PuntuEUSek Global Cyber Alliancekin bat egin du euskal ekosistema digitalean zibersegurtasuna indartzeko

Elgoibar / Bruselas. Uztailean, Global Cyber Alliance-era (GCA) batu zen PuntuEUS. .EUS domeinuaren kudeaketaz arduratzen den erakundea munduko-aliantza honekin bat egiten duen Euskadiko bigarren erakundea da, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren (BCSC) ondotik. Aliantza 2015. urtean sortu zen arrisku zibernetiko handiei aurre egiteko eta Internet leku seguruagoa bihurtzeko.

PuntuEUS funtsezkoa den euskal ekosistema digitalean konfiantza sustatzea da lankidetzaren helburua.

Josu Waliño, PuntuEUSen zuzendariak azaldu duenez, “zibersegurtasuna funtsezko esparrua izan da PuntuEUSen hasieratik, aktiboki lan egiten baitugu .EUS domeinua erabiltzaileentzat segurua eta kalitatezkoa izan dadin. Aliantza honek aukera ematen digu .EUSen dagoeneko aplikatzen diren irtenbideen katalogoari zibersegurtasuneko tresna berriak gehitzeko, eta, aldi berean, domeinuaren etengabeko hobekuntzan sakontzen lagunduko digun nazioarteko sarean parte hartzeko”.

Batetik, PuntuEUSek Domain Trust plataformarekin bat egiteak babesa eskainiko die .EUS domeinuei. Domain Trust, ziberdelinkuentziarako funtsezko azpiegituretako bat da, domeinu gaiztoei buruzko informazio-trukea errazteko GCAk sustatutako proiektua da.

Bestetik, PuntuEUSek, GCAk eta haren bazkideek sortutako ziberhigieneko doako baliabideen berri emango die domeinuaren erabiltzaileei; esate baterako, zibersegurtasuneko tresnen kutxa, prestakuntzako ataria edo posta elektronikoa babesteko DMARC protokoloa ezartzeko gidak eta baliabideak.

“PuntuEUS euskal ekosistema digitala osatzen duen gizarte-, administrazio- eta enpresa-saretik hurbil dagoenez, bazkide ezin hobea da gure aliantzarako. Haren lankidetzak azkartasuna emango digu gure soluzioak aplikatzerako ordua, eta ingurune uniforme bat zibersegurtasunak konfiantza sortzeko duen eragin onuragarria ikusteko”, esan du Alejandro Fernández-Cernudak, GCAren Interneteko integritate-programan parte-hartzea sustatzeko zuzendariak.

Azkenik, PuntuEUS eta GCA erakundeen arteko akordioak nazioarteko lankidetzaren ezaugarriak ere baditu. Hori dela eta, PuntuEUSk GCAri bere programak eta proiektuak geoTLD Group-eko kideei aurkezteko aukera eskaini dio. Hiri, eskualde, kultura edo hizkuntza jakin batzuei lotutako domeinuen, besteak beste, .eus, .cat, .paris, .africa edo .scot, elkartea da geoTLD Group.

Bestalde, GCAren ustez PuntuEUSek parte-hartze aktiboa izango du aliantza osatzen duten nahiz Domain Trust proiektuaren gainerako bazkideekin.

 

Post hau ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz ere irakur daiteke.